XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hiru haurretariko bat, Oitz izena duena, elebakarra da, eta beste biak, Mikel eta Peru izenekoak, gaztelania-euskara elebidunak dira jaiotzetik, hizkuntza biak entzun baitituzte hasiera-hasieratik.

Euskara, bada, hiruron lehen hizkuntza da, elebidunena lehen hizkuntzetariko bat baino ez den arren.

Gasteizko Euskal Filologia Saileko H.E.G.E.H.J. 6. Haur Euskara Gaztelania Elebidunen Hizkuntza Jabekuntza. Talde honek ikerketan murgildurik dihardu 1988 urtetik Itziar Idiazabal irakaslearen gidaritzapean. izeneko ikerketa-taldeak hiru haur hauen eta beste batzuren hizkuntza-jabekuntzaren bilakabidea jarraitu du, horretarako 1;06ko adina izan dutenetik 5;00ko adina izan duten arte hamabostero ordu-erdiko iraupeneko saioak bideograbatu dituelarik.

Grabatzeaz gain, HEGEHJ taldea saio hauen transkribaketez ere arduratu da, eta gu materiale transkribatu honetaz baliatuko gara ikerlan honetan.

Arakaturiko materialaren ezaugarriak 1. taulan adieraziko ditugu.

Taula honetan bideo-saio transkribatuetan haurraren adina adierazteaz gain, ebbl-a 7. Esaldien Bataz Besteko Luzera. Hizkuntza-heldutasuna neurtzeko era hau Brown (1976) ikerlariak asmatu zuen haurren hizkuntza-maila mugatzeko helburuagaz, eta euskararentzat Idizabalek (1991a) egokitu du. Ebbl-a egiterakoan une horretan haurrak duen esaldien bataz besteko luzera zehatza mugatzeaz gain Brown-ek neurri honen arabera finkatu zituen bost hizkuntza-maila ezberdinak ere adierazten dira. zein den ere erakutsiko dugu.

Hiru urtera arteko bideo-saio transkribatuen datuak adierazi baditugu ere, batez ere hasierakoak dira gehien arakatuko ditugunak.

Kontutan izanik batzuetan hilabete berean haur baten transkribaketa bat baino gehiago izan dezakegula, adibideak ematean haurraren adin osoa adieraziko dugu: urteak, hileak, egunak.

Bestalde, haurren ekoizpenetatik ulergarriak baino ez ditugu erabiliko, ulergaitzak baztertuko ditugularik.

Ekoizpenen sailkapen hau, ulergarriak eta ulergaitzak, hain zuzen, HEGEHJ taldeak gauzatu du transkribaketak egitean; ez da, beraz, gure erizpidea izango.

Baina ekoizpen ulergarrien arteko mintzaide helduen hizketaren errepika hutsak direnak ere ez ditugu kontutan izango, gure helburua haurrek sortzeko duten ahalmena deskribatzea eta ikertzea baita, eta ez errepikatzeko duten gaitasuna.

Guzti hauez gain, gogoan izan behar dugu haurren ekoizpenak aginduetan, galderetan eta esaldi deklaratzaileetan ikus ditzakegula sailkaturik.

3. AZTERTURIKO GRAMATIKA-EZAUGARRIAK

Gure helburua gramatika-ezaugarrien eta sintaxi-arauen erabilera aztertzea denez, ondokoak aztertzeari ekingo diogu:

- Izen-sintagmaren determinazioa.

Noiz eta nola hasten diren haurrak izen-sintagmatzat jo ditzakegun multzoak mugatzen.